Erritmo biziko dantzak eta doinuak, ostiral gaua alaitzeko

Baleike 2018ko uzt. 14a, 11:30

Musika eta dantza emanaldia eskaini zuten atzo TikTara taldeak, Zumaiako Udal Musika Bandak eta Astindu dantza taldeak. Herritar ugari gerturatu zen Ondartxo plazara emanaldiaz gozatzera, eta musika erritmo biziek bultzatuta, dantzara ere irten ziren lagun batzuk. 

Euri arriskuagatik kezka nabari arren, ateri eutsi zion eguraldiak atzo gauean Astindu dantza taldeak, ZUMB Zumaiako Udal Musika Bandak eta TikTara taldeak eskainitako emanaldian. Haur, gazte eta heldu ugari  bertaratu zen Ondartxo plazara, eta TikTarak sarrera egin ondoren, oholtza gainera igo ziren ZUMBeko partaideak ere. Horiek osatutako doinu biziekin dantzatu zuten Astindu dantza taldeko kideek.