'The Grace of Dionysus' taldeak bere azken diskoa aurkeztu du Erribera kaleko horman

Baleike 2018ko uzt. 14a, 09:56

'The Grace of Dionysus' Zumaiako taldeak bere bigarren diskoa aurkeztu zuen atzo, ostirala, Erribera kaleko hormaren parean. Azken hilabeteotan ondutako 'Katharsis' disko berriko abestiak plazaratzearekin batera, murala egin zuen Kalea Guztiona Da-k. Hainbat lagun bertaratu zen zumaiarren doinuez gozatzera.