Gernikan jokatuko du bihar Goikoetxeak

Baleike 2018ko uzt. 13a, 16:41

Gernikako Gran Slamean hartuko dute parte Lekerikarekin bikotea osatuz. Hormaketxea eta Aldazabal izango dituzte bihar aurkari, final-laurdenetako kanporaketan. Gernikako txapelketan hartuko du parte, baita ere, Imanol Lopezek, uztailaren 21ean.

Jai Alai World Tourreko txapelketa garrantzitsuenetakoa da Gernikakoa. Bihar jokatuko dira lehen bi final-laurdenak eta uztailaren 21ean beste biak. Hemen daukazue kanporaketen koadroa:

Final-laurdenak

Uztailak 14 (21:00)

Goikoetxea-Lekerika / Hormaetxea-Aldazabal
Egiguren-Irastorza / Zulaika-Minvielle

Uztailak 21 (21:00)

Olharan-Lopez / Olha-Etxeto
Beaskoetxea-Ekhi / Barandika-Hernandez

Finalaurrekoak uztailaren 28an eta abuztuaren 4an jokatuko dira, eta finala abuztuaren 11n. Jaialdi guztiak 21:00etan hasiko dira.