Pedreñan jokatuko du estropada bihar Telmo Deunek

Baleike 2018ko uzt. 13a, 09:51

KAE1 Ligako seigarren estropada jokatuko du bihar Telmo Deunek Pedreñako (Kantabria) uretan, 17:30etik aurrera.

Bigarren txandan arituko dira zumaiarrak, Pedreña, Zarautz eta Arkoterekin. Lehen bost estropadak jokatuta, zazpigarren postuan dago Telmo Deun 20 punturekin, aurretik dituen Pedreñak eta Zarautzek baino hamar puntu gutxiago, eta Arkotek baino bi puntu gehiago.

Bestalde, herenegun Mutrikun jokatutako Gipuzkoako Txapelketan hamargarren izan zen Zumaia. Hondarribiak irabazi zuen txapelketa.