'Gure Zirkua' emanaldirako azken sarrerak gaur salduko dituzte, leihatilan

Baleike 2018ko uzt. 11a, 12:11

Bihartik igandera bitarte, Zumaian izango da euskal karpa ibiltaria. Azken sarrerak gaur 17:00etan leihatilan salduko dituztela ohartarazi dute sare sozialen bitartez. 

Euskal Herriko hiri eta herriak zeharkatuko ditu udan zehar euskal artisten karpa ibiltariak. Amezketan hasi zuen lehen bira, eta Aiatik igaro ondoren, Zumaian egingo du geldialdia 'Gure Zirkua'-k. Sare sozialetan jakinarazi dutenaren arabera, gaur arratsaldeko 17:00etan salduko dituzte leihatilan geratzen diren azken sarrerak. 

Hau izango da egunez eguneko ordutegia:

  • Uztailaren 12an, ostegunean, 19:00etan.
  • Uztailaren 13an, ostiralean, 19:00etan.
  • Uztailaren 14an, larunbatean, 17:00etan eta 20:00etan.
  • Uztailaren 15an, igandean, 17:00etan.