Gure Zirkuak Zumaian geldialdia egingo du uztailaren 12tik 15era

Baleike 2018ko uzt. 4a, 10:37

Zirkuko euskal artisten topaguneak Amezketan hasi zuen bira ekainaren amaieran, eta uztailaren 12tik 15era egingo du geldialdia Zumaian. 

Emanaldia adin guztietako ikus-entzuleentzako dela azaldu dute euskal zirkukoek. Akrobatak, magoak, trapezistak, eta beste hainbat disziplina desberdinetako hamar artista euskaldunek parte hartuko dute Gure Zirkuaren emanaldietan.

Uda osoa egingo du Euskal Herrian barrena Gure Zirkuak. Uztailaren 12tik 15era bitartean egongo da Zumaian. Honako ordutegietan izango dira emanaldiak: uztailaren 12an (osteguna), 19:00etan; uztailaren 13an, 19:00etan; uztailaren 14an (larunbata), 17:00etan eta 20:00etan; eta, uztailaren 15ean (igandea), 17:00etan.

Zumaiako Gure Zirkuaren emanaldietarako sarrerak erosi daitezke dagoeneko, ticketea.com atarian.