Ander Torrikok Balonmano Sinfin klub kantabriarrarekin sinatu du

Baleike 2018ko uzt. 3a, 14:30

Ander Torriko eskubaloi jokalari zumaiarrak Euskal Herritik hurbil jokatuko du datorren denboraldian, Balonmano Sinfin klub kantabriarrarekin sinatu baitu. Asobal ligara igo berri den klub honetan arituko da Torriko datorren denboraldian. 

BM Benidorm klubean aritu da Torriko azken bi denboraldietan, Asobal ligan. Denboraldi amaieran, baina, kluba utziko zuela iragarri zuen, Alacanteko klubak berritzeko eskaintza egin zioen arren. Baleikerekin hizketan, zer adierazi zuen: "Arrazoi nagusiak entrenatzailea eta jokatzeko izan ditudan aukera gutxiak izan dira. Gaztea naiz, eta beste talde batean agian jokatzeko minutu gehiago izango ditut".

Balonmano Sinfin Santanderreko kluba igo berria da Asobal ligara. "Etapa berri honetan konfiantza berreskuratu" nahi duela adierazi du 21 urteko gazteak. Rodrigo Reñonesek eta bere kide berriek emango diotena ikasteko gogoz dagoela ere adierazi du. "Joko sistemara ahalik eta azkarren moldatu nahi dut eta klubari ahal dudan gehiena eman".