Brindisa eta egun osoko festa, gaztetxearen 10. urteurrena dela eta

Baleike 2018ko uzt. 2a, 17:31

Uztailaren 9an 10 urte beteko dira Zumaiako hainbat gaztek gaztetxea izango zena okupatu zutenetik. Larunbatean ekarri zuten gogora data berezi hori, eta ospatzeko, brindisa izan zuten eguerdian Torreberri gaztetxearen kanpokaldean. Bazkaria, triki-bertso poteoa eta kontzertuak ere izan zituzten, eta iluntzera arte luzatu zuten festa.