Irati Osa Europako maratoi txapelketan lehiatuko da aste honetan

Baleike 2018ko uzt. 2a, 14:07

Itxas-Gain piraguismo klubeko Irati Osa Kroaziako Metkovic herrian jokatuko den Europako maratoi txapelketa jokatuko du aste honetan. 23 urtez azpikoen mailan arituko da eta ostegunean izango du proba. 

Asteartean abiatuko da Irati Kroaziarantz, eta asteartean bertan egingo du lehen entrenamendua Neretva ibaian. Sentsazioak hartzeko unea izango da hori. Asteazkenean bigarren entrenamendu saioa egingo du ostegunerako dena prest izateko.

Goizeko 8ak aldera izango da 23 urtez azpikoen estropada. Neretva ibaian prestatutako zirkuituari sei itzuli emango dizkiote, eta kilometro bateko itzuli laburrari beste itzuli bat. 22,6 kilometro egingo dituzte guztira.

Denboraldi bikaina egin eta gero hartuko du parte Irati Osak txapelketa honetan. Aurten Euskadiko txapelketa irabazi du eta bigarren izan da Espainiako Kopan. Portugalen jokatutako Munduko Kopan ere hartu du parte. 11. izan zen estropada honetan.