Zumaia zortzigarren, KAE-1 ligako Getariako estropadan

Baleike 2018ko uzt. 2a, 09:17

Argazkia: Onintza Lete Arrieta.

Atzo 12:00etan eman zioten hasiera KAE-1 ligako estropadari. Getariako IX. Bandera jokatu zen, eta bertan izan ziren zumaiarrak. 

Atzo jokatu zen KAE-1 ligako estropada, Getarian. Astillero sailkatu zen lehen postuan, 20:09,51ko denbora eginda. Zumaiarrek, aldiz, zortzigarren postua lortu zuten, 20:55,53an helmugaratu ondoren. Estropadaren aurreko hainbat unetako irudiak ikusteko, jo Urola Kostako Hitzaren atarira. 

Etxean jokatuko dute ligako hurrengo norgehiagoka, uztailaren 7an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.