Pala txapelketa herrikoiek badituzte irabazleak

Baleike 2018ko uzt. 1a, 11:25

Zumaiako pala txapelketa herrikoietako finalak jokatu ziren atzo arratsaldean. Lehen partida Odieta frontoian jokatu zen, baina, ekaitza dela medio, Zumaiako Herri Eskolako frontoira jokatu ziren ondorengo biak. 

Argazkiak: Sara Utrera

Hasteko, gizonezkoen 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatu zen Odietan. Mikel Martinezek 30-19 emaitzarekin irabazi zion Imanol Zuazobideri.

Emakumezkoen binakako pala txapelketako finala jokatu behar zen unean ekaitza sartu zen eta, ondorioz, hurrengo bi partidak Zumaiako Herri Eskolako frontoian jokatu ziren. Emakumezkoetan, binaka, Alaia eta Nora izan ziren irabazleak Esther eta Martari 30-14 emaitzarekin irabazi eta gero.

Gizonezkoen banakako final gogorra jokatu zuten ondoren Arkaitz Lozanok eta Jon Zubimendik. Final on batean Lozano izan zen irabazlea 30-26 emaitzarekin.