Bote luzeko erakustaldia egingo dute bihar eguerdian Aitzuri frontoiko kanpoan

Baleike 2018ko eka. 26a, 08:28

Bote luzeko beste erakustaldi bat antolatu du Zumaiako Herri Eskolak. Bihar egingo dute, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Hirugarren erakustaldia izango da aurtengoa. Aurreko bi urteetan Beheko Plazan egin dute. Aurte, baina, Aitzuri frontoiko zabalgunean egingo dute. 

Bote-luzea pilota jokoaren modalitate bat da, ezagutzen direnetatik zaharrena. Gaur egungo luzeko pilota jokoen artean, esku huska jokatzen den bakarra da. Luzeko pilota jokoa denez, aurkariak aurrez aurre dihardute, eta pilotak ez du hormarik jotzen. Antzina, pilotalekua belar soroa zen, eta gaur egun plazan jokatzen da.

Taldeak lau edo bost pilotarik osatzen dituzte, normalean. Eskuz jokatzen da, tresnarik gabe, eta gehienbat airez jokatzen den arren, pilotak bote bat ematea ere onartzen da. Luzeko joko guztiak bezala, kintzeka eta jokoka kontatzen da: 15, 30, 40 eta jokoa. Kintzeaz gainera, arraiak erabiltzen dira, joko eremua aldatu eta sakea trukatzeko.