Sanpedroetako esku pilota jaialdirako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai

Baleike 2018ko eka. 24a, 11:13

San Pedro jaietako egitarauaren barruan, ekainaren 29an, 19:30etik aurrera, esku pilota jaialdia jokatuko da Aitzuri frontoian.

Lehen partidan Peña II-Urretabizkaia II eta Bakaikoa-Aranguren bikoteak arituko dira, eta estelarrean Olaizola II-Larunbe eta Bengoetxea IV-Albisu.

Jaialdirako sarrerak aurrez erosteko aukera izango da bihar, astelehena, 18:00-20:00 ordutegian Aitzuri frontoiko leihatilan. Sarrerek 25 euroko prezioa izango dute. Jaialdiko egunean bertan ere salgai izango dira leihatilan.