Narrondoko Kristobal Deunaren jaiek 50. urteurrena beteko dute aurten

Baleike 2018ko eka. 24a, 10:48

Kristobal Deunaren jaiak ospatuko dituzte uztailaren 6an, 7an, 8an eta 10ean Narrondo auzoan. Aurten, gainera, 50 urte beteko dira festa hauek antolatzen hasi zirenetik. 

Narrondoko festa batzordeak prestatu du dagoeneko auzoko festetako egitaraua. Hemen duzue.

Uztailak 6, ostirala

20:00etan, suziriak.

22:00etan mus eta eskoba txapelketa. Izen-emateak 21:30etik aurrera: mus txapelketarako 25 euro bikoteko, eta eskoba txapelketarako 8 euro laguneko. Sariak: 1.ak txapela eta 240 euro, bigarrengoak 180 euro, hirugarrengoak 150 euro, laugarrengoak 120 euro, eta auzoko lehenengoarentzat garaikurra. Eskoba txapelketan ere sariak izango dira. 

Uztailak 7, larunbata

17:00etan, ume jolasak. Ondoren, txokolatea.

18:45ean, Gorriti eta Lopene bere animaliekin. Amaieran, entzierroa.

21:00etan, sardina jana doan.

Jarraian, Iratzar erromeria taldea.

Uztailak 8, igandea

11:30ean, desafioa Oikiako Peio astoaren eta Itziarko Jun o lehertu giza proba taldearen artean. Lehen aldiz plazaratuko dute 345 kiloko Billabier harria.

13:00etan, herri kirol jaialdia. Alde batetik, Aratz Mugerza eta Irati Astondoa, eta bestetik Luis Txapartegi eta Karmele Gisasola. Aizkoran, harri jasotzen, txingatan eta trontzan jardungo dira.

14:30ean, 50. Urteurrena ospatzeko bertso-bazkari herrikoia Sebastian Lizaso eta Jon Maia bertsolariekin. Jagoba eta Maddalen trikitilariek alaituko dute jaialdia. Menua: zizka-mizkak, bakailaoa tomate eta piperrekin, saiheskia letxugarekin, postrea, kafea eta kopa. Prezioa: 28 euro. Umeentzako menua: 10 euro. Izen-ematea 648 828 298 edo 628 245 780 telefono zenbakietara deituta. 

Uztailak 10, asteartea. Kristobal Deunaren eguna

10:30ean, Zestoako Idiakaitz txistulari taldea.

11:00etan, herri meza. Ondoren, hamaiketakoa karpa azpian.

19:00etan, dema Altunaren idia, Artabillaren behia eta Etxeberriren zaldiaren artean, Araitz eta Garazi trikitilariak alaituta. Ondoren, karpa azpian, sagardo dastatzea pintxoekin, eta trikitilariek alaituta.