BIDEOA: Marea Urdinaren bideoklipa

Baleike 2018ko eka. 24a, 08:56

Gutxi falta da Marea Urdina autismoaren sentsibilizazioaren asteburu handirako. Uztailaren 7an eta 8an Gipuzkoako kostalde osoa egingo dute igerian: larunbatean hasiko dute zeharkaldia Mutrikuko Saturraranen eta igandean amaituko dute Hondarribian. 

Gizarteko eragile askok egin dute bat kanpaina honekin. Batzuk igeriketa saioan lagunduko diete igerilariei, metro batzuetan bada ere; besteek lehorretik animatuko dituzte. 

Bitartean, hemen duzue prestatu duten bideoklipa. Zumaian grabatutako irudiak ikus daitezke bertan. 

Marea Urdinaren Youtubeko kanalean dituzue bideo gehiago.