Zumaiak irabazi du Gipuzkoako Herriarteko Zesta Punta Txapelketa

Baleike 2018ko eka. 22a, 23:29

Finala 1-2 irabazi dio Zumaiak Mutrikuri, kadete eta jubenil mailetan lortutako garaipenei esker.

Ez zuen erronka makala Zumaiak, azken bost urteotako irabazleari txapela kentzea non eta bere etxean. Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan erabaki da Gipuzkoako zesta punta txapelduna, baina hori ez da eragozpen izan Zumaiako bikoteentzat. Kadete mailako partidan Egañak eta Aizpuruak 30-20 irabazi diete Urreisti eta Basterretxeari, eta jubeniletan Agirrek eta Saezek 35-32 gainditu dituzte Arrillaga eta Mendizabal. Lehen bi partidak irabazita, Zumaiarentzat zen titulua.

Senior mailako partidan Manterolak eta Urangak defenditu dute Zumaiako elastikoa, Manzisidor eta Mendizabalen aurka. Seina berdinduta zeudela, Manterolak min hartu du behatz txikian eta partida bertan behera utzi behar izan dute. Puntua Mutrikurentzat izan da, baina ordurako txapela erabakita zegoen zumaiarren alde.