Dantza erakustaldia Ardantzabiden

Baleike 2018ko eka. 20a, 21:45

Kurtso bukaerako ekitaldiekin jarraituta, gaur arratsaldean Celine Illarramendik zuzentzen duen 21 dance street dantza eskolaren txanda izan da. Ohi bezala, Ardantzabideko plazatxoa aukeratu du ikuskizun honetarako. Makina bat guraso, senitarteko eta lagun hurreratu dira dantzari gazteen saioa ikustera.