Itziarren egindako etnografiatik abiatuta ETAren inguruko hitzaldia emango du Joseba Zulaika antropologoak ostiral honetan

Itziarko Auzo Udala 2018ko eka. 20a, 08:13

Udaberri-udako kultur egitarauaren barruan “Itziar: ETAren Hasiera eta Amaiera” izeneko hitzaldia emango du ostiral honetan Joseba Zulaika antropologo eta idazle itziartarrak, Itziarko Auzo Udalak antolatuta. Hitzaldia Burugorrin izango da arratsaldeko 19:00etan.

Itziarren ETAk izan zuen hasieraz eta amaieraz hitz egingo du Joseba Zulaikak. Komunitate txiki baten nola suertatu zen abertzaletasunaren inguruko iraultza. Biolentziaren paradoxak nola gauzatu zuen herrian auzokoa hil ondoren galdera: “Baina hori nola leike?” Abertzale eta frankistaren arteko harremanak. Bere antropologo karrera Itziarko etnografia honen inguruan nola burutu duen argituko digu, hitzaldi hau orain 40 urte bere lekuko lana herrian amaitu ondoren eman zuen hitzaldiaren errepikapen bat izanik.

Ekitaldi honen asmoa da gaur egungo ikuspegitik historia hurbila berrikusi, eta esanguratsuak izan diren pasarteak jorratzea, tokian tokiko ezaugarri propioei garrantzia emanez globalizazioaren garaian.