Judo erakustaldia Alaiko festen barruan

Baleike 2018ko eka. 17a, 15:27

Alai auzategiko festetako egitarauaren barruan, gaur, jada ohikoa den bezala, judo erakustaldia egin dute. Zumaiako Koadore eta Azpeitiako Kimura taldeko kideak elkarrekin aritu dira, eta erakustaldi polita eskaini dute. 40 bat haur aritu dira tatami gainean judoa praktikatzen. 

Horien artean, Azpeitiko Maixa eta Gorkak hirugarren Daneko katen erakustaldia egin dute. Maria Pilar Azurmendiren argazki hauek islatzen dute gaur goizean Alaien gertatutakoa.