Festak moto gainean

Baleike 2018ko eka. 16a, 16:46

Alai auzategian ospatzen ari diren festetan, gaur, motozaleen eguna ari dira izaten. Bikers Urola Kosta taldeak deituta, eskualdeko hainbat motozale elkartu dira auzategian egun honen aitzakian antolatutako ekitaldiak jarraitzera. Irteera eta bazkaria izan dituzte, hurrenez hurren goizean. 

Musikak ere izan du tartea Serious Business taldeak emandako kontzertuarekin. Ekitaldiek arratsaldean jarraituko dute. Bihar, bestalde, gaztetxoen eguna izango dute Alaien. 

Larunbata 15 – Motozaleen eguna

  • 16.45. Motoen jolasak auzoan.
  • 18:30. Trial erakustaldia Herri eskolan.
  • 19:30. Karter taldearen kontzertua.
  • 20:30. Zozketa.
  • 20:30. Katuarri taldearen kontzertua.
  • 23:00. Su artifizialak Astondoa etxearen eskutik. 

Igandea 17 – Gaztetxoen eguna

  • 10:00. Katxaperoak.
  • 10:00. Gipuzkoako one wall irekia, Aitzurin.
  • 10:00. Gaztetxoen II. Duatloia, ZTTren eskutik.
  • 12:30. Zumaiako Koadore judo elkartearen erakustaldia.
  • 13:30. Gaztetxoen sukaldaritza txapelketa.
  • 14:30. Sukaldaritza txapelketako sari banaketa.
  • 16:00. Puzgarriak auzoan.
  • 17:00. Gorriti eta bere animaliak.
  • 19:00. Maria Martinezen kontzertua.
  • 20:00. Apar festa eta festen amaiera.