Erabakita zer lau bikotek jokatu dituzten esku pilota txapelketako finalaurrekoak

Baleike 2018ko eka. 16a, 10:34

Esku pilota txapelketa herrikoiaren bigarren ligaxkako azken jardunaldia jokatu zen atzo Odieta frontoian. Hala, erabakita geratu da zer lau bikotek jokatuko dituzten datorren asteburuan jokatuko diren finalaurrekoak. 

Hona hemen atzoko partidatako emaitzak:

OIARTZABAL-MENDIZABAL, 15 – ANTIA-AGIRRE, 22
ODRIOZOLA Ander-ODRIOZOLA Alex (*), 10 – ODRIOZOLA-ALKORTA, 22
AIZPURUA-ASTIGARRAGA, 22 – TUMAS-ETXABE, 18

(*) MARTIJAren ordez.

Behin bigarren ligaxka amaituta, sailkapena honela geratu da.

  1.  OIARTZABAL-MENDIZABAL: 9 puntu.
  2.  AIZPURUA-ASTIGARRAGA: 9 puntu baita ere, baina OIARTZABAL-MENDIZABALen aurkako partidako galtzaile.
  3.  ANTIA-AGIRRE: 8 puntu.
  4.  ODRIOZOLA Mikel-ALKORTA: 7 puntu.
  5.  ODRIOZOL Ander-MARTIJA: 7 puntu baita ere, baina atzo jokatutako partidako galtzaile.
  6.  TUMAS-ETXABE: 5 puntu.

Ostiralean, hilaren 22an, jokatuko dira txapelketako finalaurrekoak, eguraldiak laguntzen badu, Odietan. Hauek izango dira norgehiagokak:

18:00etan, AIZPURUA-ASTIGARRAGA / ANTIA-AGIRRE
18:40ean, OIARTZABAL-MENDIZABAL / ODRIOZOLA-ALKORTA

Pilota partida bihar

Pilotarien Batzarraren asanblada dela eta, pilota partida antolatu dute Odietan. 13:00etan jokatuko da eta honako norgehiagoka izango da: Aristi-Zenekorta, Larrañaga-Urangaren aurka.