Estazio bideko pasabideko horma-irudiak txukundu dituzte

Baleike 2018ko eka. 15a, 22:03

Gaur goizean, Zumaiako hainbat eragile eta mugimendutako kide estaziora bideko pasabidean izan dira, eta berriro margotu dituzte bertako hormak.

Aste honen hasieran, asteburuan Zumaiako Mugimendu Feministak egindako horma-irudien gainean azaldutako margoketen ostean, eragile batzuk batu eta murala txukundu dute. Horretaz gain, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko horma-irudia egin dute.

"Zapalkuntza eta indarkeria desberdinak pairatzen ditugu. Baina zapalkuntza horietako bakoitza gure sentitzen dugu. Altsasuko gazteena zein etxera bidean beldurra pasatzen duen neskarena. Horregatik, bakoitzak beretik baina denok elkarrekin, kalean jarraituko dugu. Gure buruak eta gure herria eraldatzen", adierazi dute eragileek.