Arraunlarien aurkezpena egingo da bihar Arbustain parean

Baleike 2018ko eka. 14a, 21:00
Argazkia: Iazko aurkezpen ekitaldikoa.

KAE 1 liga hasiko da larunbatean Portugaleten, eta hori aitzakia hartuta, urtero moduan, arraunlarien aurkezpena egingo da bihar arratsaldean, 19:00etan, Arbustain parean. 

Bertan izango dira larunbatean lehiari ekingo dioten traineruko arraunlariak. Horiez gain, ez dira faltako elkartearen oinarri diren gaztetxoak. "Harrobiko lana garrantzitsua da guretzat, hori dela eta, neguan bateletan eta trainerilletan ibili diren arraunlariak ere bertan izango da", esan dute zuzendaritza talde berriko partaideek. Hain zuzen, duela hilabete inguru hartu zuten elkartearen gidaritza, eta kide hauek ere aurkezpenean izango dira.