Zumaiak Hondarribiaren aurka jokatuko du bihar, Herriarteko txapelketan

Baleike 2018ko eka. 14a, 17:27

Zesta puntako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako seigarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Zumaiak Hondarribia hartuko du Aitzuri frontoian. Norgehiagokak 19:15ean hasiko dira. 

Beste norgehiagoka Mutrikuk eta Donostiak jokatuko dute, larunbatean, goizeko 9:00etatik aurrera, Mutrikun. 

Zumaiak orain arte jokatutako jardunaldi guztiak irabazi ditu, eta sailkapenaren buruan dago 10 punturekin. Bigarren postuan Donostia dago, 8 punturekin, hirugarren Mutriku 7 punturekin eta laugarren eta azkena Hondarribia 5 punturekin. Mutrikuk edo Donostiak jokatuko du Zumaiaren aurka Herriarteko txapelketako finala datorren asteburuan.