Aita Mariren irudia Alondegira itzuli da

Baleike 2018ko eka. 14a, 14:45

Aita Mariren urteurrenarekin batera, haren irudia sortu zuen Jakintza elkarteak, Alondegiko izkinan dagoen bustoa modelo hartuta. Irudi hori kultur etxean egon da ordutik. Zoritxarrez, norbaitek hautsi egin zuen orain bi aste. Behin konponduta, irudia bueltan da Alondegian. 

Kultur Sailetik begirunea eskatzen diete kultur etxeko erabiltzaileei, eta, bide batez, eskerrak luzatzen dizkiete Jakintzako lagunei.