Pulpok hiru sari jaso ditu Gipuzkoako eskubaloi galan

Baleike 2018ko eka. 14a, 14:31
Argazkia: Pulpo eskubaloia

Gipuzkoako Eskubaloi Gala ospatu zuten atzo Andoainen, eta bertan 2017-2018 eskubaloi denboraldiko sariak banatu zituzten. Pulpo hiru sarirekin itzuli zen Zumaiara: Txikixa Taberna Pulpok Jubenil mutilen mailako txapeldunarena jaso zuen, Canterias Dominguez Pulpok Kadete mutilen mailako txapeldunarena, eta azken talde honek eta bere entrenatzaileek, Xabi Letamendiak eta Gorka Ibarrak, kiroltasunaren saria.