Kiroldegia astebetez itxiko dute ekainaren amaieran mantentze lanak egiteko

Baleike 2018ko eka. 14a, 14:21

Urtero bezala, ekaineko azken astean, mantentze lanak egingo dituzte kiroldegian. Hori dela eta, bertako instalazioak itxita egongo dira ekainaren 23tik uztailaren 2a arte.

Itxieraren aurretik, ekainaren 22an, puzgarriak egongo dira 15:00etatik 18:00etara kiroldegiko erabiltzaileentzat.

Lubaki itxita egongo den egun horietan, zumaiar bazkideek Azpeitiko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute (kanpoko igerilekua izan ezik).

Horretarako, ezinbestekoa izango da bazkide agiria eskuratzea kiroldegiko harreran.