Odriozola jokalaririk baliotsuena izendatu dute

Baleike 2018ko eka. 13a, 21:59

Argazkia: RFEBM.

Espainiako selekzioarekin gaur arratsaldean jokatutako partidan, jokalaririk baliotsuena (MVP=Most Valuable Player) izendatu dute Kauldi Odriozola. Poloniako selekzioaren aurkako lagun arteko partida jokatu du talde espainiarrak eta gol bateko aldearekin irabazi du; 30-31.

Ekainaren 22tik uztailaren 1era Tarragonan jokatuko den XVIII. Mediterranear Jokoen aurretik, eta prestaketa gisa, gaur arratsaldean, Espainiako selekzioak Poloniakoaren aurkako lagun arteko partida jokatu du Polonian. 

Talde espainiarra izan da garailea, eta Odriozola, partiduko jokalaririk baliotsuena izendatu dute bost golekin.