Xabier Berasategik irabazi du Joxe Mari Korta txirrindularitza saria

Baleike 2018ko eka. 9a, 15:37
Xabier Berasategi Arritokietako ermitaren parean.

Zumaiako Bizikleta Eguneko egitarauaren barruan, Zumaiako XL. Uda Saria–Joxe Mari Kortaren oroimenezkoa jokatu da gaur goizean. Euskal Herriko junior mailako txirrindulari onenak izan dira gaur Zumaian. 

91 kilometroko bidea egin dute txirrindulariek. Hasteko, saihesbideari bi itzuli eman dizkiete eta ondo beste bi Zakila Bira burutu dituzte kosta alderantz joan eta eguneko lehen mendatea igo aurretik: Meaga, hain zuzen ere, 54. kilometroan. Bigarren mendatea Garate izan dute, 77,5. kilometroan, eta helmugara heldu aurretik Saskate baserrikoa. Arritokietako igoera gogorra egin zaie txirrindulariei, bateriak ia agortuta baizituzten. "Zenbat falta da?", galdetu die txirrindulari batek Arritokietako Andra Mariren ermita aurrean errepidearen ertzean zeuden zaletuei. Horrek agerian utzi du amaieraren gogortasuna.

Arritokieta parera lau laguneko taldea heldu da, eta haien atzetik, segundu gutxira, beste taldetxoa. Axular ibiltokiko helmugara, baina, bi heldu dira ihes eginda, eta sprintean erabaki dute garaipena. Ampo taldeko Xabier Garmendia izan da irabazlea, bigarren heldu den Arabarrak taldeko Jokin Murgialdayren atzetik. Hirugarren Aitor Larrañaga heldu da (Donosti Berri), laugarren Mikel Retegi (Lizarte-Ermitagaña) eta bosgarren Xabier Isasa (Bellota-Goierri).

Taldekako saria Donosti Berrik irabazi du. Bigarren Ampo izan da, hirugarren Arabarrak, laugarren Lizarte-Ermitagaña eta bosgarren Bellota-Goierri. Mendiko saria Xabier Berasategik irabazi du, eta tarteko helmugetakoa Liher Unzuetak (Portabicis.com).