Argindar kontsumoaren inguruko saio praktikoa

Baleike 2018ko eka. 7a, 12:58

[EGUNERATUTA. TAILER HAU BERTAN BEHERA GERATU DA] Elektrizitate-kontsumoari buruzko saio praktikoa egingo da ekainaren 12an Zumaian. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak abian jarritako Gipuzkoa Argitu programaren barruan kokatzen da saio hau. Tailerra Foronda kultur etxean egingo da, Kzgunearen lokalean, 15:00etatik aurrera.

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean.

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, ekainaren 11a arte eman ahal izango dute izena eta horretarako, Udaleko hirigintza sailera deitu beharko dute: 943 86 50 25 (603).