M&Jko Jokin Aduriz, laugarren matematiketako olinpiadetan

Baleike 2018ko eka. 4a, 11:17
Eusko Jaurlaritzak antolatutako Eduardo Chillida matematika olinpiaden sari-banaketa egin zen pasa den ostegunean Gasteizen. Lehiaketa honetan EAEko 104 ikastetxek eta 3.000 ikasle inguruk hartu dute parte. Maria eta Jose ikastetxeko Jokin Aduriz Garciarena ikasleak laugarren saria jaso zuen. 
 

Esan bezala, 3.000 ikasle inguruk hartu dute parte lehiaketa honetan, eta fase desberdinak pasa ondoren, hamabi izan dira azkenean saritutakoak. Zumaiarrak laugarren saria jaso du eta, opari bezala, Ingalaterrarako bidaia irabazi du. 

Ikasleak saritzeaz gain, matematikako irakaslea eta ikastetxeari ere errekonozimendu egin zioten ekitaldian zehar.