Gaur zabaldu da egur tailla eta zeramika tailerretako erakusketa Oxforden

Baleike 2018ko eka. 1a, 23:01
Argazkia: Zeramikako taldea.

2017/2018 ikasturtean Forondan egin diren bi ikastaro hauetako ikasleen lanak egongo dira ikusgai ekainaren 10era arte.

Gaurtik ekainaren 10era arte, ikasturte honetan Forondan egin diren egur tailla eta zeramika ikastaroetako partaideek egin dituzten lanak ikusteko aukera izango da Oxforden.

Erakusketa bisitatu nahi dutenek ondoko ordutegian egin beharko dute: arratsaldez, egunero, 18:30etatik 20:30etara, eta asteburuetan, goizez ere bai, 12:00etatik 14:00etara.

Gainera, erakusketaren irekierarekin batera, XVI. Klarinete Maratoiko Laukote Lehiaketarako Ludoteka sariaren irabazleek kontzertua eskaini dute. Gasteiztik etorri da laukotea, eta beraiekin batera, herriko beste musikari batzuk jo dute.