Peru Nolaskoainek Athleticen lehen taldearekin egingo du aurre-denboraldia

Baleike 2018ko eka. 1a, 21:56

Nolaskoainekin batera, beste bost jokalari gaztek egingo dute aurre-denboraldia lehen taldearekin.

2018/19ko aurre-denboraldia Athleticen lehen taldearekin egingo du Peru Nolaskoainek. Talde zuri-gorriak gaur eman du honen berri bere webgunean, eta zumaiarrarekin batera, beste bost jokalari egongo dira: Unai Simon, Andoni Lopez, Gorka Guruzeta, Iñigo Vicente eta Iñigo Muñoz Bilbao.

Bestalde, Athleticek atzo aurkeztu zuen denboraldi baterako lehen taldeko entrenatzaile izango den Eduardo Berizzo argentinarra.