Zumaiako III. Berdintasun Plana osatzeko saio irekia egingo da asteartean

Baleike 2018ko eka. 1a, 15:09

Zumaiako Udala III. Berdintasun Plana lantzen ari da. Herritarrek izan ditzaketen iritziak edota egin ditzaketen ekarpenak jasotzeko bilera deitu du.

Saio ireki hau asteartean egingo da, ekainaren 5ean 18:00etan Brankan. Udalak zumaiar oro gonbidatzen du bileran parte hartu eta ekarpenak egitera.