Egoiliar txartela eskuratu ahal izateko irizpidea aldatu du Udalak

Baleike 2018ko eka. 1a, 15:00

Ekainaren 15ean hasi eta irailaren 15era arte, uda sasoian, herri osoko aparkamenduak arautuko dira. Hala, bi aste barru egoiliarrentzako aparkatzeko lekuak eratuko dira berriro ere. Hori bai, egoiliar txartela eskuratzeko irizpide aldaketa bat ezarri du Udalak. 

Aldaketa horren arabera, ibilgailua senitartekoren baten izenean zein etxean erroldatuta egonez gero eta txartela eskuratu nahi duen pertsona Zumaiako beste etxebizitza baten erroldatuta badago, ibilgailuaren aseguruaren fotokopia ere aurkeztu beharko da, interesduna bigarren edo hirugarren gidari bezala agertzen dela ziurtatzeko.

Horrez gain, Udaletik honako puntu hauek gogoratzen dira:

  • Pertsona interesdunek Juan Belmonte 10 zenbakian dagoen bulegoan eskuratu ahal izango dutela egoiliar txartela.

  • Sistema berriarekin, Ardantzabideko bizilagunen kasuan ez ezik, iazko egoiliar txartelak ez du balioko. Horrenbestez, interesa dutenek berria eskuratu beharko dute TAO bulegoan.

  • Egoiliar txartela eskuratzeko gida baimena aurkeztu beharko da TAO bulegoan.  

  • Edonola ere txartela eskuratzeko ezinbestekoa izango da ibilgailua Zumaian eta norberaren etxebizitzan erroldatuta egotea eta ordaindu gabeko isun edo zergarik ez izatea.

  • Lan jarduerak Zumaian egiten dituztenek, behin txartela eskuratuta, urte osoan aparkatu ahal izango dute erregulatutako guneetan (Ardantzabide).

  • Bulegoa uda osoan egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

  • Informazio gehiago eskuratzeko taozumaia@iparksa.com helbidera edo 943 845 902 telefonora deitu ahal izango da.