Mr. Marcaille eta Rraouhhh! belgikarren kontzertua, igandean, Gaztetxean

Baleike 2018ko eka. 1a, 14:34

Belgikar jatorria duten bi proiektu izango dira igande honetan kontzertuan Torreberri Gaztetxean. Emanaldiak 20:00etan hasiko dira eta sarrerak 5 euroan izango dira salgai.

Hala definitzen dituzte Dardara musika kolektibotik igandean Zumaian izango diren musikariak:

MR MARCAILLE - Heavy Freak Cello Belgikatik, Heavy Hardcore Punk Bakarlaria. Txeloa, doblebombua eta ahotsa.

RRAOUHHH! - Bruselatik, Synth Punk Dance Elektronika Krautrock Bikotea. Sintetizadore analogiko zaharrak, erritmo kaxa eta ahotsak.