Astelehenean zabalduko da udako kirol eskaintzarako izen emate epea

Baleike 2018ko mai. 30a, 21:39

Astelehen honetan, hilaren 4an, zabalduko da izen-ematea udako hilabeteetarako prestatutako kirol eskaintzarako. Izenak Lubaki kiroldegian emango dira, surf eta bodyboardeko ikastaroetarako izan ezik.

Uda sasoiari begira, piragua, arraunketa, surfa, bodyboard edo mendiko bizikleta ikastaroak antolatu dituzte, herriko kirol elkarteekin elkarlanean. Horiez gain,  ohiko ikastaroak ere eskainiko dira: aerobic, zumba, pilates, cycling edo igeriketa, esate baterako.

Ikastaroak astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizez zein arratsaldez. Adin guztietako pertsonei zuzendutako eskaintzan da, eta Lubakiko bazkideek eta bazkide ez direnek ere parte hartu ahal izango dute.

Ikastaroen iraupena astebete, bi aste edo hilabetekoa izango da. Ikastaro hauek uztailaren 2tik hasita eskainiko dira. Interesdunek kiroldegian eman beharko dute izena, surf edo bodyboard ikastaroaren kasuan izan ezik, hauek 638 675 558 telefonora deitu beharko dute.

Hemen duzue kirol patronatuak prestatutako eskaintza.

Udako kirol eskaintza 2018 by baleike on Scribd