Mutrikuko banderan hartuko du parte Telmo Deunek, larunbatean

Baleike 2018ko mai. 30a, 12:40

Larunbatean Mutrikuko XIX. traineru bandera jokatuko da. 17:00etan hasiko da estropada eta Euskal Herriko 16 ontzi lehiatuko dira.

Neguko lanak aztertzeko test bezala erabiltzen dute entrenatzaileek estropada hau. 16 izango dira irteera puntuan izango diren ontziak: zortzi TKE mailakoak, eta beste zortziak beste mailatan arituko direnak. 

Bertan izango da Zumaiako Telmo Deun ontzia, Donostian jokatutako Añarbe banderan erakutsitako itxura polita berretsi nahian. Eskualdeko beste hiru traineru ere izango dira: Orio, Getaria eta Zarautz.