Jardunaldi bakarra falta da pala txapelketako ligaxka amaitzeko

Baleike 2018ko mai. 30a, 09:29

Martxa bizian doa Zumaiako pala txapelketa herrikoia. Ostiralean eta igandean izan ezik, asteko beste egun guztietan jokatu dira partidak, eta ligaxka amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan aurkitzen da. 

Hemen dituzue aurreko jardunaldian izandako emaitzak:

Zubimendi 30 – Kalderon 10
Ulacia 30 – Oskarbi 23
Boxki 30 – Martinez 28
Arka 30 – Antxon 13
Kalderon 30 – Asier 13
Oskarbi 30 – Larra 29
Boxki 30 – Elso 21
Ulacia 30 – Larra 24