Goizeko 11:00etan hasiko da haurren duatloi hau. Benjamin mailako haurrek 250 metro egingo dituzte korrika lehenbizi, kilometro bat bizikletan ondoren, eta, amaitzeko, beste 125 metro korrika. Alebinek 500 metro egingo dituzte korrika, 2 kilometro bizikletan, eta beste 250 metro korrika. Amaitzeko, infantilek 1.000 metro egingo dituzte korrika, 3 kilometro bizikletan, eta beste 500 metro korrika.
Izen-ematea zabalik dago jada honako bi puntutan. Lubaki kiroldegian eta triatloi.org webgunean. Ekainaren 12ra arte eman ahal izango dira izenak bi leku horietan. Egunean bertan, dortsalak baldin badaude, 10:00etatik 10:30era bitartean eman ahal izango dira irteera puntuan.