BIDEOA: Zer ematen dio Eskola Txikiak auzoari?

Baleike 2018ko mai. 29a, 16:04

Ekainaren 10ean ospatuko da Gipuzkoako Eskola Txikien 31. Festa Oikian. Gaur goizean egiten dute aurkezpen ekitaldia eskolaren aurrean, eta festarako gonbidapena luzatu dute.

Herri eta auzo txikientzat altxorrak dira Eskola Txikiak: garrantzitsuak eta estrategikoak. Oikiako eskolako zuzendaria den Itziar Garciarenak eta Kolarre Guraso Elkarteko kide den Unai Gijarrok eskolaren garrantziaz hitz egin dute bideo banatan.