'Zazpi senideko' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu

Baleike 2018ko mai. 29a, 10:07

Ostiralean amaituko da 2017/18 antzerki denboraldia Axut! konpainiaren Zazpi senideko antzezlanarekin. Saioa 22:00etan hasiko da, Aita Mari zinean. Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik lotura honetan. Ostegun goizera arte duzue epea zozketan parte hartzeko. Gogoratu zozketa hau Baleikeko bazkideentzat dela. 

Sinopsia:

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? 

Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.