Kontzertu lirikoa egingo da gaur Komentuan

Baleike 2018ko mai. 29a, 09:31

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako kurtso amaierako ekitaldiekin jarraituta, aste honetan bi ekitaldi egingo dira. Gaur bertan, 19:00etan hasita, kontzertu lirikoa egingo da Komentuan. Urtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakutsiko dute abeslariek.

Bihar, berriz, kantu koraleko ikasleak Donostiara joango dira, Easo Abesbatzaren egoitzara.