San Pedro danborrada Lourdesen izan da igandean

Baleike 2018ko mai. 29a, 09:09

Zumaiarren presentzia handia izan da asteburuan Lourdesen. Larunbatean Beheko Plaza abesbatza izan zen bertan kantuan. Igandean, berriz, San Pedro danborrada joan zen Frantziako hegoaldeko hirira. 

Lourdeseko udalak gonbidatuta joan da danborrada bertara. "Goizean zehar herriko kaleetan zehar ibili ziren atzerriko jende guztiaren harridurarako", dio Iñaki Aldalurrek. Bazkalondoren, Gipuzkoako erromesaldian parte hartu duten gaixoen aurrean jo zuten, Aldalurren argazki hauetan ikus daitekeen bezala.