Osa eta Barruetabeña, gustura Portugalen egindako lanarekin

Baleike 2018ko mai. 28a, 08:06

Maratoiko Munduko Kopako proba jokatu da asteburu honetan Portugalen, eta bertan izan dira Itxas-Gain klubeko Irati Osa eta Imanol Barruetabeña. Berez, adinagatik 23 urtez azpikoen mailan lehiatuko ziren, baina maila absolutoan atera ziren azkenean.

Ostiralean distantzia laburreko (5 km) finalaurrekoan izan zituzten, eta biak sailkatu ziren larunbatean egingo ziren finaletarako. Estropada hauetan Imanol Barruetabeña 12.a izan zen, eta Irati Osa 13.a. 

Igandean distantzia luzeko estropada izan zuten, 30 kilometrokoa hain zuzen ere. Hemen Osak lortu zuen emaitza onena, 11. postuan iritsiz helmuga puntura. Barruetabeña 27.a izan zen. 

Gustura itzuli dira biak Portugaletik, egindako lanarekin, baina, bereziki, absoluto mailan lehiatu direlako.