Ondarea zaintzeko Nafarroan egindako lanez hitz egingo dute bihar ZIIZen hirugarren hitzaldian

Baleike 2018ko mai. 22a, 19:11

Industria-ondarea zaindu eta babestu lelopean ZIIZek (Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroa) antolatutako hitzaldi zikloko azken saioa izango da, bihar, 19:00etan hasita, Alondegiko Oxford aretoan. 

Victor Manuel Egia Astibia neumologian doktorea da hizlari gonbidatua eta El Patrimonio Industrial: ¿Olvido, desconocimiento o desinterés? hitzaldia ekarriko du Zumaiara. Ondarearen inguruan Nafarroan egindako lanak azalduko ditu hitzaldi honetan.