Istripua izan da Oikian auto eta txirrindulari baten artean

Baleike 2018ko mai. 22a, 15:48

Auto eta bizikleta baten artean istripu bat izan da Oikian. Txirrindularia Donostiako ospitalera eraman dute.

Sos Deiak-en twitter bidez jakinarazi duenez, duela gutxi istripu bat izan da auto eta bizikleta baten artean Oikian. Txirrindulariak zauri arinak izan ditu, baina Donostiako ospitalera eraman dute beharrezko azterketa egitera.