Pentsionistek elkarretaratzea egin dute astelehenero moduan

Baleike 2018ko mai. 21a, 15:22

Argazkia: Bittor Bengoa.

Pentsionisten borrokak ez du etenik, eta astelehenero moduan, pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea egin dute. Larunbatean Donostian egingo den manifestaziorako deialdia ere egin dute.

'Jubilazio duina denontzat' jartzen zuen pankarta eskuan harturik, beste behin ere elkarretaratzea egin dute herriko pentsionista talde batek. Pentsioen %0,25eko igoeraren aurka ari dira borrokan. Larunbatean, hilaren 26an, pentsionistek Donostian egingo duten manifestaziorako deialdia egin dute.