'Roman J. Israel, esq.' pelikula emango da Aita Mari zinean

Baleike 2018ko mai. 19a, 10:55

Denzel Washington aktorea buru duen Roman J. Israel, esq. pelikula emango da asteburu honetan Aita Mari zinean. 

Ordutegia ohikoa izango da: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Zuzendaria: Dan Gilroy. Aktoreak: Denzel Washington, Colin Farrell, Carmen Ejogo. Iraupena: 129 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2017.

Roman J. Israel (Denzel Washington) defentsako abokatu idealista bat da Los Angeles hiriko (AEB) epaitegi saturatuetan. Egun batean, enpresa batek kontratatuko du, eta eskubide zibilen ekintzaile baten adiskide egingo da. Baina gertaera zurrunbilo batek kolokan jarriko ditu Israelen bizitza osoko ideiak.