Herriarteko zesta puntako partidak jokatuko dira larunbatean Aitzurin

Baleike 2018ko mai. 17a, 14:15

Larunbat honetan, 18:00etan hasita, Gipuzkoako Herriarteko txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da Aitzuri frontoian. Zumaiak, oraingo honetan, Donostia hartuko du etxean.

Hiru izango dira jokatuko diren partidak. Kadetetan Luken Aizpuruak jokatuko du Zumaiako Pilota Elkartearen izenean, jubeniletan Eduardo Agirrek, eta seniorretan Unai Urangak. Sarrera doan izango da. 

Bestalde, igandean, San Pedro txapelketako zesta punta partidak jokatuko dira Zumaiako pilotalekuan, 10:30etik aurrera.